TABAKALERA: Programa Arduraduna


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Kontratua: Fixed-term
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Artea eta diseinua
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Kudeaketa

LKS Next Selection

Lanpostuaren deskribapena

Tabakalera kultura garaikideko zentro bat da, artisten eta sortzaileen profesionalizazioari laguntzeko leku gisa balio duena, eta publiko ezberdinentzako jardueren programazio publikoa eskaintzen duena.

Tabakaleraren kultur proiektuaren helburu nagusia kultur sorkuntza garaikidea sustatzea da, hainbat arlotan eta fase guztietan (ikerketa, ekoizpena, erakusketa), bai eta ezagutza sortzea eta partekatzea ere.
Kultura-programazioaren arloak garatzen eta gauzatzen ditu Medialab arte garaikidearen, zinemaren eta ikus-entzunezkoen esparruetako herritarrei zuzendutako programazioa kontzeptualizatzeko, lantzeko, planifikatzeko eta gauzatzeko jarduerak, bai eta kultura-bitartekaritza ere.
Ildo horretan, programazio-arduradunaren zeregina da kultura saileko arloen zeharkakotasuna bultzatzea, eta epe labur/ertainean kulturaarloko plangintza, helburuak, aurrekontuak eta baliabideak gidatzea eta kudeatzea, zentroko Kultura Zuzendaritzak ezarritako politika eta estrategiekin bat etorriz.  

LANPOSTUAREN EGINKIZUN ESPEZIFIKOAK:

• Urteko programazioa planifikatzea, zentroko arloburu, arduradun eta Kultura Zuzendaritzarekin koordinatuta.
• Tabakalerako erakundeek eta eragileek garatutako programazio publikoaren eskaintza koordinatzea.
• Jardueren eta programen gauzatzea sustatzea eta koordinatzea, kanpoko eragileekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan, programazioaren ikuspegi orokorra emanez.
• Edukien arloko proiektuen kudeaketa gainbegiratzea eta jarraipena egitea.
• Programazioa koordinatzeko mahaia gidatzea eta honen lidergoa hartzea.
• Programa koordinatzeko eta gauzatzeko zeharkako taldearen jarduerak eta helburuak planifikatzea, esleitzea eta horien jarraipena egitea.
• Programazioaren aurrekontu orokorra gainbegiratzea eta jarraipena egitea, Kultura Zuzendaritzarekin batera.
• Online programazioa planifikatzea eta koordinatzea, bai eta horren aurrekontu-jarraipena egitea ere.
• Produkzioarekin eta arloko arduradunekin batera, programazio publikoa osatzen duten jardueren behar teknikoak eta produkziokoak koordinatzea eta gainbegiratzea.
• Komunikazio-sailarekin koordinatzea programazio publikoa komunikazio-euskarri eta -kanal guztietan zabaltzeko.
• Kontratazio-arloarekin koordinatzea, programako jarduera guztietarako prestatu beharreko akordioak, lankidetzak eta kontratuak behar bezala kudeatzeko. 

*Hautagaitzak jasotzeko epea: Abenduaren 8a bitartean.

 

Baldintzak

-Kultur Kudeaketan, Enpresen Administrazioan, Giza Zientzietan edo baliokideak diren Unibertsitate Graduko titulazioa izatea.
-Proiektuen kudeaketari buruzko prestakuntza espezifikoa izatea baloratuko da. 

-Euskara (C1).

-Ingelesa (B2)

-3-4 urteko esperientzia profesional egiaztatua programen eta aurrekontuen kudeaketan.
-Kultura-programen kudeaketan izandako esperientzia eta ekoizpen artistikoaren arloko ezagutza baloratuko dira. 

*Hautagaitzak jasotzeko epea: Abenduaren 8a bitartean.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Kontratua: Fixed-term
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Artea eta diseinua
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Kudeaketa