header-image

HAURTZARO IKASTOLA. Administrari laguntzailea


  • Kokapena: Oiartzun (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Kudeaketa
  • Lan-modalitatea: Presentziala

LKS Next Selection

Lanpostuaren deskribapena

Oiartzunen kokatua dagoen Haurtzaro Ikastolak administrari laguntzaile lanpostu bat bete behar du.

Eginkizunak:
-Administrazio eta bulego lan orokorrak egitea
-Zuzendaritzatik bideratutako lanak burutzea, txostenak, aktak, testuak landu, bai euskaraz, bai gazteleraz
-Dokumentazioa prestatzea, kudeatzea eta artxibatzea
-Posta elektronikoa, deiak eta harrera zerbitzua kudeatzea
-Fakturazioa eta oinarrizko kontabilitate-eginkizunak
-Arlo laboraleko eginkizunetan laguntzea
-Irakasle, familia, ikasle eta kanpoko erakundeekin harremanak kudeatzea
-Hezkuntza-arloko administrazio prozeduretan laguntza ematea, besteak beste, ikasleen matrikulak, espedienteak eta bekak tramitatu.

*Hautagaitzak jasotzeko epea otsailaren 13an amaituko da.

Baldintzak

-ADE gradua edo antzekoak
-Informatika tresnen ezagutza: testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak eta posta elektronikoa
-Euskaraz (C1-EGA) eta gazteleraz ahozko eta idatzizko goi mailako komunikazio gaitasuna
-Antolaketa- eta plangintza-gaitasuna
-Zehaztasuna, arduraz lan egiteko gaitasuna eta diskrezioa
-Harremanetarako gaitasuna
-Talde-lanean aritzeko eta kooperatibako balioekin bat egiteko jarrera

Baloratuko da
-Hezkuntza-eremuko administrazio esperientzia
-Ikastolen kudeaketa programak ezagutzea (Adib. Alexia)
-Kontabilitate programak ezagutzea (Adib. Sage50)
-Nomina programak ezagutzea
-Gizarte Segurantzako aplikazioak ezagutzea
-Ikastola proiektuarekin lotura eta ardura
-Kooperatibetan edo antzeko erakundeetan izandako esperientzia
-Beste hizkuntzak

Eskaintzen da:
-Lanaldi osoko kontratua
-Taldean lan egiteko giroa eta parte-hartzea
-Ordainsari lehiakorra

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Oiartzun (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Kudeaketa
  • Lan-modalitatea: Presentziala