header-image

ZUZENDARI NAGUSIA ORERETA IKASTOLA


  • Kokapena: Errenteria (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Kudeaketa
  • Lan-modalitatea: Presentziala

LKS Next Selection

Lanpostuaren deskribapena

Orereta Ikastola hezkuntza komunitate sendoa da, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa eskaintzen dituena. Familia askok eta profesional talde trebeak osatzen dute. Hautatua, lantalde horren zuzendari nagusia izango da, kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluaren esanetara. Pertsonetan  oinarritutako hezkuntza ereduari jarraituz, plan estrategikoa eta kudeaketa plana bere gain hartuko ditu, besteak beste. Lantalde trebatuaren laguntzaz, Ikastolako arlo guztien erantzule gorena izango da.

Eginkizun nagusiak:

- Orereta Ikastolako estrategia diseinatu eta zehaztu ezarrritako helburuak lortzeko: Orereta Ikastolaren jasangarritasun ekonomikoa eta erakundearen jarraipen soziala bermatu

- Kudeaketa ekonomikoa zuzendu

- Giza baliabideak kudeatu

- Barne nahiz kanpo komunikazioa kudeatu

- Komunitatea sendotu (ikasle + familia + irakasle/langile)

- Kudeaketa sistemez arduratu

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak:

- Enpresa Administrazioan, Ekonomian, Hezkuntza Kudeaketan edo antzeko arlo batean unibertsitate titulua

- Kudeaketa edo ekonomia arloko lanpostuetan esperientzia egiaztatua, bereziki hezkuntzan edota erakundeen esparruan

- Euskaran, gutxienez, C1 mailako ziurtagiria

Aintzat hartuko da:

Euskal hezkuntza sistemaren eta Ikastola Ereduaren ezagutza; baita  hezkuntza eta kooperatiba araudiaren ezagutza ere.

Eskaintzen da:

-Jardunaldi osoko lana

-Kontratu mugagabea, legez ezarritako probaldiarekin.

*Hautagaitzak jasotzeko epea: Azaroaren 20a.

Pertsona proaktiboa bazara, Ikastola Ereduan sinisten baduzu eta ardura postuetan eskarmentua baduzu, hau da zure aukera!


  • Kokapena: Errenteria (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Kudeaketa
  • Lan-modalitatea: Presentziala