OÑARGI, S.L., Oñatiko Udalaren tokiko merkataritza-enpresa, Elektrikari bila dabil.
2 urteko kontratoa eskaintzen da, ondoren mugagabea izatera pasatu daitekelarik.
BALDINTZA EZIN HOBEAK :
POSTUAREN ERANTZUKIZUN ESPEZIFIKOAK:
1. Programatutako eta programatu gabeko argi mozketen gorabeheren erregistroa.
2. Behe-tentsioko aberia eta argi mozketen txostenak prestatzea.
3. Erdi-tentsioko arduradunak egindako txostenak jaso eta erregistratzea.
Titulua: Elektrizitateko Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea
Hizkuntz eskakizuna:2 . Hizkuntz eskakizuna edo horren baliokideren bat egiaztatzea. 3. Perfila baloratu egingo da.
Esperientzia: eskatutako erantzukizun, zehazpen, funtzio eta konpetentziekin lotutako lanpostuetan, eta sektore elektrikoaren barruan esperientzia izatea balioetsiko da.
Tresna informatikoak: Office (ezagutza altua, bereziki excelerena), internet-posta elektronikoa. Telekomunikazio-sareen konfigurazioan ezagutzak eta Autocad, Eplan, erabilera baloratuko dira.
Lanerako dedikazioa: sarean puntualki egon daitezkeen aberia larriei epe motzean erantzuna emateko, lanalditik kanpo lan egiteko prestasuna eskatzen da.
Bestelakoak: kotxe baimena.