ORERETA IKASTOLAK honako pertsona bilatzen du bere proiektuan eta lantaldean parte hartzeko: PERTSONEN KUDEAKETA ARDURADUNA
Pertsonen kudeaketan aritzen den lantaldearekin, bere ardurapean izango ditu, besteak beste, kontratazio prozesuen kudeaketa (deialdiak, baremazioak, elkarrizketak, batzordeekin bilerak), langileen baimenen kudeaketa, langileen kezka, behar eta proposamenak bideratzea, prestakuntza prozesuaren kudeaketa, langile gastuaren aurrekontuaren kudeaketa eta jarraipena, COVID erreferente izateari dagozkion ardurak, lan arriskuen prebentzioko ardura eta datu babesen legediaren ardura. Era berean, pertsonen urteko plangintzan saileko arduradunekin batera parte hartuko du, eta, langile berrien eta praktiketakoen harreraz eta jarraipenaz arduratuko da.
Iniziatiba handiko pertsona bazara, talde lanean aritzea gustuko baduzu, eta, Ikastolako eredua partekatzen baduzu, hau da zure proiektua.
CVak jasotzeko epea urriaren 17an amaituko da.
Bete beharreko baldintzak:
Lan-eskarmentua:
Eskaintzen da: