SUKALDARIBURUA. Oreretako Ikastola


  • Kokapena: Errenteria (Espainia)
  • Kontratua: Permanentea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Heziketa eta heziketa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Beste batzuk

LKS Selection & Training Management

Lanpostuaren deskribapena

ORERETA IKASTOLAK honako pertsona bilatzen du bere proiektuan parte hartu eta lantaldea zuzentzeko: SUKALDARIBURUA

 

Zerbitzuetako arduradunarekin elkarlanean, sukaldeko eginkizunak kudeatzea eta antolatzea bere gain hartuko ditu. Sukaldearekin zerikusia duten arlo guztien gaineko erantzukizuna izango du: sukaldeko zereginak antolatzea, ordutegiak, menuen diseinua, hornitzaileen kudeaketa, kostuen jarraipena, lan-taldea osatzen duten pertsonen garapena,… Definitzen diren helburuak lortzeko behar diren kanpo eta barne baliabideak kudeatuko ditu, baita beharrezkoak diren harremanak jorratu (lankideak, familiak, hornitzaileak,…).

 

Pertsona proaktiboa eta sortzailea bazara, harremanetarako gaitasuna baduzu, eta, Ikastolako eredua partekatzen baduzu, hau da zure proiektua.

CVak jasotzeko epea urriaren 17an amaituko da.

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak:

  • Sukalde titulazioa eta nutrizio arloan formakuntza
  • Higiene eta manipulazio agiria
  • Euskaraz aritzeko eta idazteko gaitasuna (B2 maila)
  • Ibilgailu propioa

 

Lan-eskarmentua:

  • 3 urtez gutxienez, sukaldariburu izana (5-10 lankideen lidergoan eskarmentua)
  • 5 urtez gutxienez, sukalde nagusi batean aritua (gutxienez 500 menu eguneko)
  • Hornitzaileekin kudeaketa zuzena eduki izana
  • Ikastoletako menuen diseinuan aritua
  • Errezeta-sorta zabala ezagutzea

 

Eskaintzen da:

  • Lanaldi osoa
  • Kontratu mugagabea (probaldia egongo da)
  • Lan Hitzarmenaren araberako ordainsaria.
Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Errenteria (Espainia)
  • Kontratua: Permanentea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Heziketa eta heziketa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Beste batzuk