header-image

Bibliotekako teknikaria


  • Kokapena: Oñati (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Diziplina: Beste batzuk

Enpresagintza Fakultatea / Facultad de Empresariales (Mondragon Unibertsitatea)

Lanpostuaren deskribapena

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak liburutegiko teknikaria behar du, Oñatiko bere campusean.

Enpresagintza Fakultatea bere tituluen eraldaketa sakonean murgilduta dago azken urteetan. Horrela, ikaslea bere ikasketa prozesuaren erdigunean kokatu nahi dugu eta ikasle bakoitzak bere neurrira egindako ibilbideak jorratzea dugu helburu.

Testuinguru honetan, bereziki garrantzitsua da informazioaren kudeaketa egokia: bai irakasleen eta baita ikasleen partetik. Eta argi dago liburutegiak rol protagonista bete dezakeela, sareak eskaintzen digun informazioaren bilaketa, analisi eta trataera egokiaren aurrean.

Horrela, liburutegiko teknikariaren funtzioen artean egongo dira bezeroei arreta eta bibliotekako zeregin teknikoak burutzea.

 

------------

Guri buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu honako loturan.

 

Baldintzak

Liburutegiko teknikariak bete beharrezko derrigorrezko baldintzak honakoak dira:
- Informazio eta Dokumentazioan gradua edo graduondoko titulazioa izatea
- Euskaraz hitz egitea
- Bezeroaren arretarako gaitasunak izatea
 
Honez gain, honako elementuak baloratuko dira: 
- Tresna digitalen inguruko ezagutza sakona
- Ingeleseko ezagutzak
- Ikasteko eta antolatzeko gaitasuna

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Oñati (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Diziplina: Beste batzuk