Idazkaritza akademikoa - Teknikaria


  • Kokapena: Bilbao (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa

Enpresagintza Fakultatea / Facultad de Empresariales (Mondragon Unibertsitatea)

Lanpostuaren deskribapena

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak bere Bilboko egoitzarako,  Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF), idazkaritza akademikoko teknikaria bat behar du.

BBF hezkuntza, ekintzailetasuna eta berrikuntza elkartzen dituen Bilboko hiriguneko ekosistema bat da. Bertan topatuko ditugu ikasle-irakasleak, enpresa hasi berriak eta lan talde sendoak.

2018-19 ikasturtean 3 gradu (horietatik 2 lehen aldiz) eta 2 master eskainiko dira eta idazkaritza akademikoko taldea sendotu behar dugu.

Lanpostu honen zereginak izango dira: ikasleen kudeaketa akademikoa unibertsitatearekin harremana duen ibilbide guztian, bezeroei arreta eta BBFko baliabideen kudeaketa.

 

Baldintzak

Eskatzen dena:

  • Administrazioa, finantzak edo enpresa arloko ikasketak izatea. Gutxienez, Goi Mailako Heziketa Zikloa.
  • Euskara eta ingelesa jakitea.
  • Administrazio lanetan eskarmentua izatea.
  • Bilbon edo inguruan bizitzea.

 

Eskaintzen dena:

  • Jardunaldi osoko lana.
  • Lan talde gazte, sortzaile eta autonomoan parte hartzeko aukera.
  • Enpresa ikuspegi desberdinetatik ezagutzeko aukera: ikasle, irakasle, ekintzaile eta enpresekin lan harremanak izango baitituzu.
  • Mondragon Unibertsitateko proiektuan parte hartuko duzu.

 

Guri buruz gehiago jakin nahi duzu? Sartu ondoko loturan.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Bilbao (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa