header-image

Administrazio eta finantza arloan erosketa eta kontabilitate prozesu operatiboen teknikaria


  • Kokapena: Eskoriatza (Espainia)
  • Sektorea: Heziketa eta heziketa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Berrikuntza

Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación

Lanpostuaren deskribapena

Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? 

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Administrazio eta finantza arloan erosketa eta kontabilitate prozesu operatiboen teknikari bat kontratatu behar du 2022-2023 Ikasturterako. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da urriaren 7an. 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak. 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!

Baldintzak

Lanpostuari dagozkion jarduera batzuk

  • Erosketa prozesuak aurrera eramatea.
  • Kontabilitate orokorraren oinarrizko prozesuen jarraipena eta egikaritza.
  • Hornitzaileekin dauden oinarrizko prozesuen jarraipena..
  • Bezeroekin dauden oinarrizko prozesuen jarraipena.
  • Administrazioan egon daitezken lan puntualetan laguntza ematea.

Gaitasun profesionalak

  • Aipaturiko prozesuetan ezagutza.
  • Taldean eta sarean lan egiteko gaitasuna.
  • Dokumentazioaren kudeaketa.
  • Software espezifikoak ezagutu eta  egokitzeko gaitasuna.

Bestelako ezaugarriak

  • Ikasketak: Enpresa zuzendaritzan gradua edo baliokidea.
  • Euskara: EGA.
  • Ingelesa: oinarrizko ezagutza. Gutxienez B1 ezagutza.
  • Gida baimena (B) eta autoa.
  • Kontuan hartuko da lan eskarmentua. 
  • Autonomia eta autogestioa.
  • Proaktibitatea eta arazoei aurrea hartzeko sena.
  • Laguntzeko prest egotea.
Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Eskoriatza (Espainia)
  • Sektorea: Heziketa eta heziketa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Berrikuntza